biografia

La voz de los sin voz

Pepe Rei o la amenaza del buen ejemplo

PEPE REI errepublika ondoko 1947ko apirilaren 13 batean jaio zen Barbantesen (Galizia). Hamazazpi urtetik aurrera beti lanean, kazetaritza ikasketak tartekaturik, 22 urterekin hedabideen zirrikitu eta garratzak ezagutzera bideratu zuen ekinbide luzea burutu zuen. Hastapenak, diktadurak behartuta, Mugimenduaren "prentsa bakarra"ren muga estuen barruan eman zituen, "El Pueblo Gallego" (Galizia Herria)tik Huelvako "Odiel"era.

PEPE REI (1947-4-13) Euskal Herrian finkatutako galiziar kazetaria

1974an kaleratu zuen "El caso Reace" (Reace afera) izenburu zuen liburua, autoritateak Redondela izeneko Galiziako herrian gordetzen zuen olio pilaren desagertzeari buruzko azterketaren ondorioz. Olioaren ebasketaren hautsak zenbait ministro frankista harrapatu zituen, besteak beste, Nicolás Franco, diktadorearen anaia seinalatuz.

Eta kronikaz kronika, espainiar estatuan adierazpen-askatasunak zuen prezioa ezagutu zuen: Diktadurapean, trantsizioan eta baita autoizendatutako demokrazian ere. Diktadurak zinez leherrarazi eta dinamizatu zuten "MADRID"en aritu zen lanean. Aldaketa garaian sartuta, berriz, prentsa frankista herriaren zerbitzurako prentsa publiko bihur zedin ahaleginean zintzo aritu zen, baina, demokrata bihurtutako frankistek, orduan jada, polizia bidali zioten hura galerazteko. Saiakerarik nabarmen eta sonatuena Gipuzkoako "La Voz de España" (Espainiako ahotsa) eta arratsaldeko "La Hoja del Lunes"ekin (asteleheneko orria) gertatu zen, "Unidad"ekin batera Mayor Orejatarren sagak desagerrarazi zituenak.

80ak hasi berrial, "La Voz de Euskadi" (Euskadiren ahotsa)ren sortzaileetako bat izan zen, proiektu plural eta kooperatiboa, orduko prentsa monopolisten artean lekua hartzen ahalegindu bazen ere, bi urte baino irauterik izan ez zuena. Pepe Reik idazten jarraitu zuen eta kolaborazioak egiten zenbait hedabidetan, besteak beste, "Interviu"n, "Batallón Vasco Español"en gerra zikinari buruzko artikulu bati egin zioten zentsura dela medio, idazteari utzi behar izan zion arte. Erreportaje honi esker, zenbait urteren buruan, ultraeskuindar sonatuak kartzelaratuak izan ziren.

80ak aurrera, bera izan zen "La Voz de Euskadi"ren (Euskadiren ahotsa) bultzatzaileetako bat.

1988an EGINen sartu zen kirol arloko arduradun gisa; denborarekin, agintariei hainbeste buruko min eragingo zien "ikerketa talde"aren sortzaileetariko bat izanik. Egunkari honen 1992ko berregituraketarekin, Ikerketa Taldea, kazetaritza sendoaren mailan kokatu zen ber eduki irmoa arriskuz jorratua bazen ere. "El Mundo"ko Pedro J. ere saiatu zen "ikerketa taldea" bereganatzen alferrik aritu bazen ere. Gerra Zikina, Intxaurrondoko garrasien, orroen, gehiegikerien museoa?, PNVren makina txanponjaleak, Ertzaintzaren jelkide-kluba… bezalako tituluak Espainia Estatuko egunkari libreenen lehenengo orrialdetan agertzen hasi ziren. EGIN egunkariko Jose Muguruza erredaktore nagusiaren erailketaren argiketak eta hauek CESIDekin zuten lotura estua, Josu eta Zabalaren Hilketak, eta errepresio eragileen identifikazioak, edota Euskal Herrian "tricornio"z jantzitako narkotrafikoaren mafiak, hurrenez hurren, su-lerroaren punta-puntako egiazko salaketa-kazetaritzaren esperientzia sendotu egin zuten, baina, askatasuna oso latza da eta garesti dago espainiar estatuan.

Espainiar demokraziaren errepresio aparatuek gehien kriminalizatu eta satanizatu duten kazetariak 11 liburu ditu idatziak "El caso Reace" (1974)tik hasi eta "El periodista canalla" (2001) arte. Lau alditan atxilotua, hirutan kartzelaratua eta inoiz ez kondenatua, ez dago bere kontrako inolako sententzia irmorik.

Lehenengo atxiloketa 1993an izan zen, Atutxak eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak bideratua. EGINen egoitza polizialki hartu zuten eta, AIU (UVI)-n, bihotzeko ebakuntza batetik errekuperatzen ari zela atxilotu nahi izan zuten. Egoera hau izanda ere, handik gutxira, Carlos Bueren epailearen aginduz Carabanchelgo erietxean kartzelaratu zuten. Entzutegi Nazionalean epaiturik, edozein delitutatik aske atera zen.

1998an, EGINeko bere lagunekin batera, 300 polizia –Baltasar Garzonen agindupean- egunkariaren egoitzan nola sartzen ziren eta "ahoskabeen ahotsa" aldarrikatzen zuen kazetaritza proiektua nola akabatzen zuten jasatea tokatu zitzaion. Isiltasunaren aurka eta GARA sortuko zuen "Egin egingo dugu" kanpainan parte hartzen ari zelarik, hasia zen berriro ikerketa-kazetaritza eta salaketa sozialeko beste proiektu berri bat –aitzindaria- hausnartzen. Baina Garzon epaileak trabak jarri nahi izan zizkion asmo berri horri eta 1999ko martxoan atxilotu egin zuten eta kartzelaratu, existitzen ez zen "delitu errepikatze" batengatik.

1988an EGINen sartu zen, kirol arloko arduradun gisa.

Urte bereko maiatzean askatasuna lorturik, Pepek ARDI BELTZAren sorrera eragingo du 2000ko urtarrilean, hamabost hilabetean zehar indartsu ariko zena, euskal eremuan bigarren informazio orokorreko aldizkari izatera iritsiz, berriro ere, Baltasar Garzon super-epaile goren eta izarrak, ahotsa isilaraztea erabaki zuen arte. 2001eko urtarrilaren 19an, Luis del Olmok eta baita PPko hiru ministrok ere kazetariaren burua eskatu ondoren, Baltasar Garzonek hamaikagarren atxiloketa agindua eman zuen, Oreretako erredakzioan gauzatu zena, hilabete lehenago argitaratu eta 50.000 ale saltzea lortu zuen Juan Carlos de Borbonen baimenik gabeko lehenengo biografiaren usainean (giroan). Askea izateagatik 145 egun eman zituen kartzelaratua Alcal-Mecon, Estatuak bahiturik, Entzutegi Nazionalaren beraren laugarren Gelaren autoak –Garzonen argudioen aurka-, bere askatasuna agindu, kazetari izatea ziurtatu, eta ARDI BELTZAren ideologia independentista eta antikapitalista legezko adierazpen-askatasunaren eremuan zegoela erabaki zuen arte.

Hirugarren aldiz askatasuna eskuratu ondoren, Pepek idazten eta kolaboratzen jarraitu zuen, oraingoan KALE GORRIAn, ARDI BELTZA itxi ondoren, 2001eko maiatzean sortu zen aldizkarian. Eta diktaduraren paradoxak, bertako langileek espainiar estatuan ez zegoela adierazpen askatasunik ziurtatzetik eta, garai batean bezala, euren burua Frantziaren administraziopeko Euskal Herrian kokatzea erabaki zuten.

11 liburu idatzi ditu, "El caso Reace"rekin hasi eta "El periodista canalla"ra arte.

2002ko agorrilean auto istripu larria izan zuen Donostiako saihesbidean; horrek bere pasiotik aldenduta izan du, hau da, ikerketa-kazetaritzatik, zeinak ororen eta ezeren gainetik, herrien eta pertsonen askatasuna bilatzen duen. Pepe Rei, demokraziaren izenean sei hedabideen itxiera ezagutu dituena, "Juan sin miedo" edo Jon ausarta da, isiltasunaren aurkako hitz iraultzailea, Inkisizioaren kateen aurkako kazetaritza askea, eta berak dioen bezala, gertatzen dena gertatzen dela ere, beti askatasunaren alde lerrotu behar dela frogatzen duena.

Hori da Pepe Rei, fiskalak, gobernu eta oposizioak, super-epaile eta makro-poliziak, editorialak eta prentsa ofizialetako lehen orrialdeak… aurka izan zituena. Sistemaren artilleria osoa Pepe Reiren etsenplu onaren mehatxuaren aurka. Etsenplu ona, Botereak jasan ezin duena, bere merkatariek erosi ezin dutena –ez baitzen sekula saldu-, bere poliziek kontrolatu ezin dutena eta beren kanoiek isilarazi ezin dutena.

Eskerrik asko, Pepe.